ESKENAko bi konpainia garaitu dira FETENen
Teatro Gorakada eta Teatro Paraíso, ESKENAko, Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak erakundeko kideak diren bi konpainiak, garaile izan dira Gijonen ospatu den FETEN-Umeentzako Arte Eszenikoen Feria europarrean, bien artean epaimahaiak erabakitako bost sari eskuratu baitituzte. Epaimahai kideak Lola Lara-Crespo (ASSITEJ), María Sánchez de la Cruz (Teatro del Bosque), María Ángeles García Cabello, Miguel Gallego Millán (Teatro Cervantes) eta Laura Iglesia San Martín (Higiénico Papel) izan ziren.
.jpg)