ESKENA, Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak

Elkartea 1995. urtean sortu zen gure herrialdeko konpainiarik dinamikonen eta profesionalen ekimenari esker. Izan ere, ikuskizunen mundua egituratu eta agertokiko sorkuntza garatzeko baldintzarik onenak bilatzea izan zen elkartearen oinarria.
Gaur egun, sustatzaile gisa indar handia duen erreferentzia eta gure komunitateko enpresa eszenikoen komunikaziorako, egonkortasunerako eta garapenerako beharrezko bitartekaria da; izan ere, sektore mailan ordezkaritza lanak egiteko gaitasuna duen entitate bakarra da.
Helburuak honela laburbil ditzakegu:
- Arte Eszenikoak sustatzea.
- Sektoreko enpresen garapena bultzatzea.
- Erakundeekin eta arloko gainerako eragileekin etengabeko harremana ahalbidetzea.
- Afiliatuen interesak ordezkatzea, babestea eta sustatzea.
- Afiliatutako kideen arteko elkartasuna sustatzea.
ESKENAk gure lurraldeko antzerki arloko produkzio enpresarik garrantzitsuenak biltzen ditu dagoeneko eta hazteko prozesuan aurrera jarraitzen du ordezkatzen dituen konpainiei zein egungo gizarteak eskaintzen dizkion erronkei aurre egiteko garaian dituen ekimenari eta ilusioari dagokienez.
Gure eszenaren gaurkotasunari buruzko informazioa jaso, gure sektorearekin eta konpainiekin harremanetan jarri edo beste edozein truke izan nahi baduzu, gustura eskainiko dizugu arreta.
Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak


























